Nahi dudalako

LEHIAKETA

“Nahi Dudalako” Bizkaiko hainbat udalerriren ekimen bateratua da DBH euskaraz egin duzuen gazteok hortik aurrerako ikasketetan ere (batxilergoa, lanbide heziketa zein bestelakoak) euskararen bidea aukeratu dezazuen. Zuen etxetik gertuen dauden ikastetxeetan gustuko ikasketak euskaraz egiteko aukera ugari duzue eta aukera horiek guztiak ikusgai dituzue ondoko web gune honetan. Zabaldu ateak lan merkatuari! Euskarazko ikasketetan game overrik ez!

Web gune hau zuentzat egin dugu eta zuen iritzia ezinbestekoa da guretzat. Bidali labur-labur zuen ekarpenak eta irabazi sari ikusgarri hauetakoren bat. Parte hartzeko prest?

 


 

 

 

 

SARIAK

Tableta Nintendo 3DS Multiabentura egun pasa
1. Saria: Tableta
2. Saria: Nintendo 3DS
3. Saria: Multiabentura egun pasa
 

GALDETEGIA

1. Datorren ikasturtean zer ikasteko asmoa daukazu?
  • Batxilergoa
  • Lanbide Heziketa
2. Horren arabera eta "eskualdeka" orrian dauden ikastetxeak kontuan hartuta, zein ikastetxe izango litzateke zuretzat egokiena?
3. Uribe Kostako zein zentrotan ikasi dezakezu Haur Hezkuntza euskaraz?
4. Bizkaian zenbat ikastetxek eskaintzen dute Batxilergoan Arteak adarra euskaraz ikasteko aukera?
5. Zure ustez, euskaraz dakien gazte askok zergatik ikasten du gaztelaniaz?
 

INKESTA

Bete ondoko inkestatxoa:
(0 oso txarra eta 5 oso ona direla kontuan hartuta)

Zer iruditu zaizu web gunearen edukia?
Zer iruditu zaizkizu emandako datuak?
Zer iruditu zaizu webgunea antolatzeko modua?
Erabilgarria izan da zuretzat? Zein neurritan?
Hurrengo urteetara begira, zer edo zer aldatu beharko litzatekela uste duzu?
 

DATUAK

Jarri hemen zure datuak:






LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ARAUAK:

- 2011/2012 ikasturtean DBH3 eta DBH4ko ikasleek parte hartu ahal izango dute. Zure udalerriak parte hartu duen eta DBHko zein mailatakoek parte hartu ahal izango duten jakiteko, egin klik hemen.
- Lehiaketan parte hartzeko antolatzaile diren udalerrietako baten erroldatuta egon beharko da.
- Erantzunak bidaltzeko epea maiatzaren 24an amaituko da.
- Galdetegiko eta inkestako galdera guztiak bete behar dira.
- Galdetegian jarritako datuak lehiaketa honetarako eta hurrengo urteetarako kanpaina berarako baino ez dira erabiliko.
- Zozketaren irabazleak maiatzaren 31n jakinaraziko dira web gune honetan eta sariok dagokion herriko euskara zerbitzuan banatuko dira.
- Saria jasotzeko NANa aurkeztu beharko da.
- Antolakuntzak saria eman gabe uzteko ahalmena edukiko du, derrigorrezko baldintzak bete ezean.
- Antolatzaileek ez dituzte euren gain hartuko sariak banatu ondoren gerta litekeen edozein ezbehar (matxura, galtzea...)
- Lehiaketan parte hartzeak aurreko arau guztiak onartzea dakar.

Bilaketako emaitzak mapan agertuko dira

IKASKETA ZERRENDA

info@nahidudalako.com