Nahi dudalako

Lan merkatuko erronkei aurre egiteko euskara ezinbesteko tresna da gaur egun. Gustuko lana lortzeko elebiduna izatea abantaila lehiakorra garrantzitsua da, lana bilatzeko zein lan harreman sareak sendotzeko hain zuzen ere. Euskarazko ikasketetan game overrik ez! Ikasleen esperientziak eta gomendioak ezagutzeko hainbat testigantza eta esketx bildu ditugu, zuen aukeraketa prozesuan lagungarriak izatea espero dugu. Aurten, Lanbide Heziketa zentroetara gerturatu gara bertako ikasleen bizipenak ezagutu eta ikasketa aukera honek lan merkatura begira dituen abantailak ezagutzeko. Bestetik, esketx berri baten bitartez euskaraz jakiteak eta ez jakiteak lanean ekarri ahal dituen ondorioak irudikatu ditugu.

 


Iazko esketxak ere ikusgai daude, hauei esker www.nahidudalako.com atariak eskaintzen dituen aukerak ezagutuko dituzue. Orientatzaile baten aholkua behar duzu? Zer ikasi daitekeen eta non jakin nahi duzu? Euskaraz ikasiz gero lan aukera gehiago izango ditut? Lasai, atari honetan behar duzun informazio guztia eskura daukazu.

 

IKASKETAK AUKERATZEKO ORDUAN HAMAIKA ZALANTZA? HONA HEMEN IRTENBIDEA!

 

EUSKARA CURRICULUMA ABERASTU ETA GUSTUKO LANA LORTZEKO GILTZA


Azkenik, ikasketa desberdinak burutu dituzten ikasleen testigantzak dituzu. Hauei esker ikasketetan aukera on bat egiteak zure etorkizunean nola eragiten duen ikusiko duzu, erabaki bat hartzeko lagungarriak izango zaizkizu. Euskarari esker etorkizuneko ateak-zabalik!

 

EZ GELDITU ERDIBIDEAN, SEGI EUSKARAZ IKASTEN

MILA ESPERIENTZIA AHAZTEZIN ETA KONTAKTU SARE ZABALA

GUSTUKO LANBIDEA ETA LANTOKIA IZATEKO AUKERA

LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ, lan merkatua bizitzeko tresna

UNIBERTSITATE IKASKETAK euskaraz ikastearen abantailak


IZEN-ABIZENAK: Amaia Uriarte Castresana

ADINA: 23

  1. Zerk bultzatu zintuen batxilergoa euskaraz ikastera? Zeintzuk izan ziren aukeraketa honetan eragin zuten faktoreak edota pertsonak?

Batez ere Euskal Herrian lan egin nahi nuelako eta beraz hizkuntza beharrezkoa nuelako. Bestetik, hizkuntza maite nuelako eta bukatzeko gaztelera ondo ezagututa beste hizkuntza oso ondo ikasi ahal izan nuelako.

  1. Zer suposatu izan du aukeraketa horrek zuretzat? Zein ondorio izan ditu  gerora zure bizitzan batxilergoa euskaraz ikasi izanak?

Nire ustez oso aukeraketa egokia izan zen. Batxilergoan egin genuen ariketa mailak lagundu zidan EGA ateratzen eta hori lan egiteko oso positiboa izan zen. Ez daukat inolako arazorik edozein euskara ulertzeko, beraz nire herriko hizkuntzaz mintzatzen den  edonor ulertzeko kapaza naiz.

  1. Zer esango zenieke zalantzan daudenei?

Zure herrian aurrera ateratzeko herriaren hizkuntza jakitea ezinbestekoa dela uste dut. Batxilergoa euskaraz egiteak hizkuntza finkatzea dakar eta beste hizkuntza bat jakitea gaur egun oso ondo baloratuta dago.

  1. Hiru hitzetan zelan laburbilduko zenuke zure ikasketa prozesuaren esperientzia?

Ezinbestekoa

Polita

Erraza


 IZEN-ABIZENAK: Arrate Bringas García

ADINA: 22

  1. Zerk bultzatu zintuen batxilergoa euskaraz ikastera? Zeintzuk izan ziren aukeraketa honetan eragin zuten faktoreak edota pertsonak?

Txikitatik euskaraz ikasi nuelako, beraz, batxilergoa eta unibertsitate ikasketak euskaraz egitea erabaki nuen.

  1. Zer suposatu izan du aukeraketa horrek zuretzat? Zein ondorio izan ditu  gerora zure bizitzan batxilergoa euskaraz ikasi izanak?

Nire ikasketak bukatu eta gero EGA atera behar izan dut lan egin ahal izateko, horregatik ematen du euskaraz ikasteak ez duela asko balio.

  1. Zer esango zenieke zalantzan daudenei?

Euskaraz ikasten ibili badira bizitzan zehar aprobetxatzeko, ez galtzeko eta bereziki Euskal Herrian lan egiteko beharrezkoa izango da.

  1. Hiru hitzetan zelan laburbilduko zenuke zure ikasketa prozesuaren esperientzia?

Merezi du

 


IZEN-ABIZENAK: Jone Ortiz Lana

ADINA: 23

  1. Zerk bultzatu zintuen batxilergoa euskaraz ikastera? Zeintzuk izan ziren aukeraketa honetan eragin zuten faktoreak edota pertsonak?

Batxilergoa euskaraz ikastea erabaki nuen betidanik  ikasketak euskaraz egin nituelako. Nire buruak ez zuen erdaraz egitea ezta pentsatu ere egin; gainera ez zuen inork eragin nire aukeran.

  1. Zer suposatu izan du aukeraketa horrek zuretzat? Zein ondorio izan ditu  gerora zure bizitzan batxilergoa euskaraz ikasi izanak?

Batxilergoa euskaraz egiteak asko lagundu dit hizkuntza gehiago barneratzeko baita praktikatzeko ere, gainera Euskal Herriko lan munduan murgiltzeko abantailak ematen dizkizu. Desabantailarik ez dituela esan genezake.

  1. Zer esango zenieke zalantzan daudenei?

Aurreko galderan esan dudan moduan, gauza txarrik ez du euskaraz ikasteak, abantailak besterik ez, orduan,  zergatik ez?

  1. Hiru hitzetan zelan laburbilduko zenuke zure ikasketa prozesuaren esperientzia?

Oso aberasgarria bizitzaren beste arlo askotan erabiltzeko, eta batez ere gaur egun lan munduan murgiltzeko.

 

 

Bilaketako emaitzak mapan agertuko dira

IKASKETA ZERRENDA

karrerarako_batxilergoa_banner
info@nahidudalako.com